Interes tasa

Alemaniak gordailutze interes-tasak %14an izan zituen 1973an, eta ia %2an 2003an.

Teoria ekonomikoan, interes tasa diruaren prezioa da[1]. Zordunak kredituan jasotako kapitalaren ordainetan hartzekodunari (gehienetan, bankuak edo aurrezki-kutxak) zorraren printzipala bihurtzeaz gain, ordaindu beharko lizkiokeen kopuruak kuantifikatzeko modua da. Interes bakuna edo interes konposatua izan daiteke[2].

Interes-tasak entitate finantzarioen likideziaren eta agintari monetarioen aurreikuspenen arabera fluktua dezake. Orain, Europako Batasuneko 25 estatuentzako agintaritza monetarioaren egoitza Europan dago, eta Europako Banku Zentralak erabakitzen du. Interes-tasa hori hainbat txikiagoa izango da zenbat eta handiagoa den likidezia eta zenbat eta handiagoa den produkzio-jarduera edo krisi baten ondoko errekuperazioa bultzatzeko asmoa. Une honetan, interes-tasak behetik dabiltza[2].

Operazio-moten arabera, ezberdintasun handiak izaten dituzte interes-tasek. Hala, izan daitezke edo finkoak, denboran zehar aldatzen ez direnean, edo aldakorrak, Libor edo Mibor tasaren oinarrizko erreferentziaren arabera[2].

  1. Interes-tasa. in: Euskalterm. euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2016-03-15).
  2. a b c Udalaitz, Daniel. Zer da: Interes tasa. argia.eus, Creative-Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-03-15).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search